XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Zergatik ari zara mutila horrela jotzen? -galdegin zuen.
Okonkwok ez zuen erantzun.
Baina libre utzi zuen Nwoye.
Korrika irten zen hau aitaren txabolatik.
Ez zen gehiago etxera itzuli.
Elizara joan zen zuzenean.
Etxetik alde egina zela esan zion Kiaga jaunari, Umuofiara joateko asmoa zuela.
Umuofian misiolari zuriak eskola irekia zuen, kristau gazteei irakurtzen eta idazten irakasteko.
Nwoyek Umuofiara joan nahi zuela jakin zuenean, oso poztu zen Kiaga jauna.
Eta Nwoye bera ere pozik zegoen, aitarengandik urrutira zihoalako.
Denboraldi bat pasatu eta gero itzuliko zen amarengana eta anai-arrebengana, hauek ere erlijio berrira erakartzeko
Nwoyek etxetik alde egin zuen gauean, txabolan eserita geratu zen Okonkwo eta horrela pasatu zuen gau osoa.
Sutara begira egon zen, pentsakor Nwoye eta erlijio berria zituen gogoan.
Bapatean, haserretu egin zen berriro.
Elizara joan eta kristau berri guztiak hiltzeko gogoa etorri zitzaion.
Baina hobeto pentsatu zuen gero: ez zuen merezi Nwoyegatik borroka egiteak.
Bere aita Unokaz gogoratu zen bapatean Okonkwo.
Oso ahula zen Nwoye.
Neska ematen zuen.
Aitona bezalakoa zen.
Eta horrelako seme ahula tokatu behar.
Tristetu egin zen Okonkwo, hori gogoratzean.
Tristetu eta lotsatu.
Etxetik joana zen, ordea, Nwoye eta ahaztu egin behar zuen Okonkwok.
Bazekien ez zuela semea berriz ikusiko